Egunon. Osteguna, 2018ko maiatzaren 24a
Azuelo
Azuelowww.azuelo.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZER DA AZUELO?

Fazuelo antzina, esanahia galdu da. Gaur egun, ehun arima baino gutxiago bizi dira etxadian; Ioar mendi urdin, magiko eta ixilaren oinean. Harkaitz gorri eta bakartietan hegazti harrapalariak, sai motelak, eperraren bila dabiltzan arranoak eta pasako usoak ugaltzen dira. Ehiza badago, lumazkoa zein ilezkoa, eta basurdeak muturraz arakatzen ditu bazterrak. Baso ilunez inguraturik izan zen herria, arte, haritz eta ezpeldiz osatutako basoa. Ehungailuak zeuden etxeetan, eta kriseiluen argiaz mintzatzen zen garai hartan; Linares apalaren ibaiertz freskoetan oparoak ziren liho eta kalamua. Idiek zarataz kargaturiko gurdiak eramaten zituzten. Irin-errota , udan atseden hartzen zuena, bazegoen. Eta zurgindegi zahar eta kutun bat, Aristimuñorena hain zuzen ere, erreminta latz eta ederrak han-hemenka zintzilik; amets luze batean sorturiko tresnak.Gotorleku-herrixka izan zen Erdi Aroan, guardia armadun eta Nafarroako Gorteetan jarlekua zuena. Antzinatik odolusten gintuen borrokan Agramont erresumaren defendatzailearen alde paratu zen.

Baina, aurrena eta ororen gainetik, ikuilu-usain bero, bigun, gozoaz gain, San Jorge monastegia du Azuelok; iraganaren aztarna, axolagabekeriak suntsitzerik izan ez duena. Jainko eta gizakiendako ia mirariz berreskuratutako lekua. Mairu burrunbatsuak zetozenean altxatu zen; ihesi zihoazen pertsona garrantzitsuen babesleku bilakatu zen, eta haien morroi, diru, zilar eta erlikia santuena ere bai. Leirek baino erlikia gehiago eduki zituen monasterioak, gaitz eta kalteaz zaintzeko. Oraindik ere hauetako zenbait debozioz gordetzen du, kristalezko kutxatan, belusez forratuak eta zilarrezko sarrailez itxita: San Jorgeren burua, San Gregorio Ostienseren zilarrezko besoa (1509an ezaguna zena), Santa Engraciaren hatz bat, eta San Aquileo, San Eulogio, San Felix eta San Fortunatoren hondakin ilun eta idorrak. Beste zenbait santuenak, Urrezko Legendan ageri ez direnak, erremediorik gabe galdu ziren. Geratzen direnek mirariak obratzen dituzte kazkabar edota suaren hondamenak gelditzeko unean. Horren oroitzapen luzea dago.



Los foros más destacados

Felicita los cumpleaños

Socios: 359
Visitas hoy: 75
Visitas total: 545299
Mensajes en Foros: 70
Firmas: 548

 
 Hoy
   Iñigo Puente
   Enrique Zamora
 Mañana
   Delia Díaz de Cerio
 Día: 26/05/2018
   Jorge Calderon
   Jaime Diaz de Cerio
 Día: 27/05/2018
   Alba Güendián
   Ascension Diaz de Cerio

Tiempo en Azuelo

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2012 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria